Hasiera Castellano English   Posta Estekak
Berriak
 
 
Colabora con AHOAQue es AHOA

Ahozko Historiaren arloan eta zuzenbidearen ikuspuntutik, Nola definitzen dugu Egilearen kontzeptua?

Indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren Legeak (Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bategina onartzen duen 1996ko apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua (1996/04/22 BOE) ), 5.1. artikuluan, "literatur lana, lan artistikoa edo lan zientifikoa sortzen duen pertsona naturala" jotzen du egiletzat. Halatan, Legeak babesten dituen eskubide osoak egileari eman edo esleitzen zaizkio, JLIren 1. artikuluak ezartzen duenaren arabera, artikulu horrek zera baitio: "Literatur lanaren, lan artistikoaren eta lan zientifikoaren jabetza intelektuala egilearena da, hori egite hutsagatik".

Zentzu horretan, pertsona batek bere bizipenak, esperientziak, ikuspuntuak etab. hirugarren bati adierazten badizkio, hirugarren horrek bere biografia edo oroitzapenak sortu, idatzi edo osatu ditzan, kontalaria ezin da egiletzat jo. Hau da, JLIren 5. artikuluak dioenaren arabera, ez du berak "sortzen".

Beraz, bizipen eta esperientzia horien emaitza egin, burutu, ordenatu eta diseinatzen duena da egilea. Azken emaitza gauzatzen duen pertsona, alegia. Horregatik, ahozko lekukotasunen kasuan, elkarrizketa egin duen pertsona (galderen eskema diseinatu, galderak zuzendu, erantzunak bideratu, eta elkarrizketa nori egingo zaion ere aukeratu duen pertsona) jo daiteke elkarrizketaren egiletzat.

Antonio Giménez Alonso Letraduaren Txostenaren zati baten Laburpena


© 2006 AHOA Todos los derechos reservados | Inicio - Noticias - Qué es ahoa - Colecciones - Links - Contacto
Laguntzaileak Kolaboratu Ahoarekin Beste ekintzak Ahozko historia Zer da ahoa