Entrevista a Marina |
Eguneroko erresistentziak eta kantuak
Eskola iritsi ondoren jarri bihar zan eskua horrela, bueno, besoa horrela altxatuta fascismo moduan eta Himno Nacional abestu behar zan eta egun batean esan niyon nere amari: "Beira, ama, iristen baldin banaiz besoa horrela jartzea eta abestea Himno Nacional puntu gehio ematen digute" eta nere amak esan zian: "Horrela ez, horrela ez baldin bazea iristen zu lasai, ez baldin bazea iristen ere, zu lasai". Eta nik pentsatu nun "Jo, nere ama hain zorrotza da gure betebeharrak egiteko eta begira esan dit ez baldin bagea joaten horrea lasai egoteko" eta geroztik ez nintzan gehio jun, zuzenean gelara sartzeko momuentuan iristen nintzen
|