Entrevista a Juan |
Kubara ezkontzera
Gero ba
semiak hasi zianian ba, hasi zian ba, bat ezkondu, bestea re bai eta bestea ere bai ta ya zabaldu zian ya, familia. Eta, claro, nire hogeita hamar urte egin nittun garaian zerbait erabaki beharra nekan eta famili bat ezagutu nun Kubatik etorri zirenak, Astigarragan nere lagun baten etxea, eta alkar ezagutu ginan, ama eta alaba Kubatik etorri zienak, eta, bueno, pasa genun konbertsaziuak eta besteik ez. Hala berriz, bueltan jun zien haiek bakaziotik, bukatu zirenean Kuban... Ondoren hasi zan eskribitzen, kartak bidaltzen, nahi zuela... espainol batekin ezkontzea nahi zuela eta amak esaten ziola ba... a ver hemen Espaņin baten bat bilatzen zun (barreak). Eta aurrena nik ez nun inportantzirik ematen. Kartak egiten zittun baino nik... nik ez nun ideaik Kubara joateko eta gutxiagorik e, baino... gelditu nintzen, kuadrillako guztik ya ezkondu zien da, bakarrik gelditzen nintzan, eta zerbaiten pentsatu behar nuen. Eta hortatik aurrera ba... aurrerako bidia gehio jartzen zaidan juteko... Kubara jun ta han ezkondu ta bizimodua eiteko. Hogeitamar urtekin jun nintzan ja... Kuba.
|