Entrevista a Maritxu Etxebarria
Baserritik izan ezik ez zen pentsetan
“Horregatik esaten dotsut, orain baserrian nork egingo du lan gure moduko tonto batzuk baino! Lehen ez, lehen baserrixen holantxe egiten zen, guk eta gure ingurukok be bai. Han, Trabakua aldean eta Mallabia aldean be makina bat baserritar. Oin dana gastaute dago Mallabiyen. Lehen dana baserrixe zen, baina pinua sartu, tailerrean hasi ziren beharrean, eta umeei estudioak eman eta punto. Hori holantxe da, eh?? Lehen, baserritik izan ezik ez zen pentsetan. Guk eskerrak gainera, ortuariak egiten genduzen be bai, egunero izaten zen, egunero peseta. Guk hor, zera ematen dabe, edo zera egoten zenean… sekula ez dogu euki ezeberen faltarik, eh… ze generoa eroan eta generoa ekarri”.