Entrevista a Begoña Alzola
Baserria erosi
“Aita beti gure zaban baserria erosi baina ugazabak ez dozten saltzen. Ta aite ta ama hil ta berehala, baserria salgai egoela ta gu, bost umekin, ta esaten gendun, ze ein bidogu? Ederra bai… Bueno ba, hainbeste urtetan bertan egonda ba, erosi egin bikogu. Etxe bat genuen kalean, saldu genuen, ta bueno harekin ba, hasi ginen ordaintzen, baina… ez ginen heltzen. Inbernaderok ipini genduzen ta inbernaderok be beharra ta gero ganadue be, kentzen apurka apurka ze dana ezin zen. Gizona kalean be… egin neban kurso bat traktorista be, ze orduan belarra eta siloek genduzen orduen eta goizean ebaten genduzen, goizeko bostetan jaiki ta senarra juten zan lanera ta gero ni traktoraz ekarri ta hor ibilten ginen ta… baina… ez ginen heltzen, sueldo bataz. Ta enterau nintzen gaixo etxean sukaldari bat behar ebela ta joan nintzen ta… ba baietz”