Entrevista a Margarita Solozabal II
Prakakin ibiltzea gustatzen ziten
- “Niri gustatzen ziten prakakin ibiltzea.
- Bai?
- Nere bi anai zaharragoak prakakin, eta udaran, praka motzak. “Ni gona zahar hauekin!! Han lana egin behar eta gona zaharrak..!”
- Eta lanetan eta.. gonakin, bai? Egoten zineten??
- Ba… garai batera arte bai, eta… “Es que ni prakakin ibili nahi det!” “Eta marimutil ez haiz izango!” ahizpak… Ba ahizpa, nere ahizpa hori, nik beldurra nion hori, arratsaldetan jostera joaten zen Azpeitira. Harera alde eiten zuenean, nik anaien prakak jantzita ibiltzen nintzen, ta gure amak… “Oain ere jantzi al ditun prakak??” “Bai, es que ni prakakin ibiltzea nahi det, gona zahar hoiek molestau egiten didate..” “Eneee! Jesusak ikusten baldin badu…!” “Erantsiko ditut” Hala…ni, edo jolasean, edo lanean, edo lo que sea… eta gure amak ikusi nola zetorren, hola urrutira… nere ahizpa hori bazetorren, tapa-tapa… “Inaxita!!!” “Zer?!” “Jesusa bazetorren!! Eh?!!...” Abixau egiten zidan”