Entrevista a Luisa Gorostegi
Klase partikularrak
Ta eskolan ze ikaste zenuen? Ze…
Eskolan, ba, lau reglak ta algebra pixkat'e eman gendun, oain ahaztuta nao. Baino… guk, eh… gainea ordu beteko klase partikularra're ematen gendun zeatik…
Eskolatik aparte?
Eh, gure, bai, bueno eskola bertan maistra berakin, de, eh… astelehenetik, eh… ostiral arte, ez dakit uste det larunbaten Donostira etortzen zala hura. Ta osteun atxalden bai, osteun atxalden jaie izaten zan baino nola harek launbat atxalden nahigo zun Donostira etorri, zeatio Donostikoa zan, bizi da oaindio, ehun urte bete behar ditu
Ah, bai?
Datorren hil beltzen, hil beltzen hamaikan. Eta harek nahigo izaten zun ba osteunen eskola eman. Mutilei, mutilanak e'zuen ematen zeatio maisue Zegaman bizi zan, baino bera soltera zeon eta Donostira etortzen zan ta launbaten izaten gendun atxalden jai ta partikularra hamabost pezta usten det pagatzen genula.