Entrevista a Maritere Areitio
Domeketan ogia kafesneakin
“Joaten ginen seietarako mezatara, Markinan joan behar izaten zen seietarako mezatara. Ta beti goruntzean,… bezperan arropa ta preparauta danak, ahal zen neurrian, ba gauzekin. Garbitu ba… badakizu, holako egosteko balde baten ura berotu eta halaxe. Mezatara joan, eta beti goruntzean akordaten naz ekarte eban ogixe, ze lehen baserriko ogixe jaten zen. Ta hantxe izaten zen, ama kasfesnea egite eban, ta kafesnea hartu eta… bakoitzak bere beharrak egin, ebaki behar bazen belarra, eta beste batzuk… etxea garbitu, plantxa apurtzu bat egin eta arratsaldean, iluntzean, atsaldean, Markinara joaten ginen. Hamasei-hamazazpi urterekin, eh… Ta akordatzen naz ni, han Markinatik Antsotegi bitartean kamiñutik, honakoxe aldapea eguen, ta lagunan etxetik behetik gora, ama egoten zen etxe farolaz goien. Zain, gure zain. Eta guk han ama ikusten genduenean farolaz ba ya pentsaten genuen, ba ya… ez zegoela beldurrik eta ezebez”